None

Motibazio intrintsekoa: ikasleak motibatu eta zure ikasleen jakin-mina sustatu

Haurrek ideia matematiko boteretsuak eta ikasteko gogoa dute. Prest daude haien ikaskuntza prozesuaren jabe izateko eta inguruko arazoak ebazteko gai dira. Haurren garapenak aurrera egiten du eskuratutako trebetasunak praktikan jartzeko aukera duten heinean eta baita erronka berriak izaten dituztenean ere.

Lyn D. English, Matific-eko Batzorde Akademikoko kide eta Queenslandeko Unibertsitate Teknologikoko STEM matematika eta hezkuntzako irakasleak gogoeta egin du haurren ahalmen matematikoa lorpen matematiko handiagoetarako oinarri gisa baliatzeko moduei buruz.


Hainbat ikertzailek ikasleen trebetasun matematikoak azpimarratu dituzte. Horiek baditugu kontuan hartzen, orduan ikasteko gai diren gauza guztiak ukatu egiten dizkiegu. Zoritxarrez, ikasleek lor dezaketena gutxiestean, irakasleek oinarrizko jarduerak mantentzeko joera izaten dute eta jarduera horiek ez dute aldaketa edo estimulu handirik sortzen ikasi behar den horretan.

Erronka handienetako bat ikasleen matematika gaitasuna sustatzeko moduak aurkitzea da. Honen arira, Matific-ek hainbat ariketa diseinatu ditu.

Matific-ek maila guztietarako aukerak eskaintzen ditu eta ikasleei gero eta arrakasta handiagoa lortzeko erronkak aurkezten die. Ariketak ikasleei aurkezteko modua oso erakargarria da eta ikasleentzako motibagarriak dira, behin jolasten hasita eta praktikatzen jarraitu nahi dute. Edukiak aurkezteko moduan ere aldaketa handia dago. Esate baterako, "Arrotzak kanpora!", ariketan triangeluak posizio desberdinetan agertzen dira eta ez posizio estandar bakar batean. Ikasleek triangeluak haien forma eta ezaugarrien arabera bereizi behar dituzte.

Beste adibide bat "Parte hartu" ariketa da. Ariketa honetan ikasleak eragiketak egiteaz gain, ahalik eta emaitzarik handiena lortu behar dute. Ariketa honek kalkulua lantzeaz gain, ikasleek zenbakien balioari eta posizioari buruz hausnartzen dute. Ariketa motibagarria da eta ikasleei kontzeptu matematikoak ulertzen, gogoratzen eta lantzen laguntzen die.