None

Laster ariketak programatzeko aukera izango duzu!

Matific-en  ariketak esleitzeko modua aldatu egin da. Orain, data jakin baterako ariketak esleitu ahal izango dira.

Orain arte, irakasleek esleitzen zituzten ariketak momentuan bakarrik esleitu zitzaketen. ""Esleitu"" botoian klik egitean, ariketa berehala esleitzen zitzaien ikasleei. ""Epemuga"" ezartzeko aukerarik ere ez zegoen. Irakasleak  ariketa desesleitu arte ikasleentzat esleituta zegoen.

Ariketak esleitzeko modua ariketak programatzeko funtzio berriarekin aldatuko da. Kudeatzaile eta txostenetan ere hobekuntzak daude.

 

Esleitzen diren ariketa guztiak, orain data dute.

Orain esleitzen den ariketa bakoitzak hiru data garrantzitsu ditu:

  • Hasiera data: arikekta ikasleei esleituko zaien data (eta ordua).
  • Ariketa egiteko aurreikusitako data: ikasleek ariketa noiz arte egin dezaketen "epemuga aurretik".
    • Ikasleek epez kanpo dauden ariketak ""epez kanpo"" bezala ikusiko dituzte eta egiteko aukera izango dute ariketa desesleitu aurretik.
  • Epemuga: ariketa ikasleentzat desesleituko den data.

 

Zer gertatzen da esleitutakoarekin?

Ariketa bat duela 30 egun baino gehiago esleitu baduzu, ikasleek ""epez kanpo"" ikusiko dute.

Ariketa azken 30 egunetan esleitu baduzu, ariketa epez kanpo geratuko da astea amaitzean.

Bi kasuetan, ariketak 4 astetan epez kanpo egongo dira.

Datak editatzearen inguruan gehiago jakiteko, jarraitu irakurtzen.

 

Esleipen datak kudeatu

Ariketak esleitzeko oinarrizko modua ez da aldatuko. Bilatu eta aukeratu gustuko duzun ariketa, klik egin ""Esleitu"" botoian eta zure ikasleek berehala izango dute ariketa egiteko aukera. 

Baina aukera eta informazio gehiago eskaintzen duten aldaketa batzuk ere izango dituzu.

Eskuineko goiko aldean menu berri bat dago:

Menuan beti lehenetsita egongo da momentuko astean, baina beste aste batean klik egin dezakezu aste horretarako ariketak esleitzeko.

Ariketak aldez aurretik esleitu nahi badituzu, klikatu ""esleitu"" botoian ikasleek aste honetan egitea nahi dituzun ariketetan. Ondoren, eskuineko goiko menua erabili astea aldatzeko eta jarraitu zure hiruhilekoa antolatzen.

Konfigurazio gurpila erabiliz esleipen-konfigurazioaren zehaztasunak alda ditzakezu:

Aukeratutakoa ariketa bakoitzari aplikatuko zaio ""esleitu"" botoian klik egitean.

Ariketak esleitu ahala, zer ariketa  eta noizko esleitu dituzun ikusi ahal izango duzu, egutegiaren irudi berria erabiliz.

 

 

Datak kudeatzea eta editatzea 

""Ariketak kudeatu"" atalean, ariketak asteka taldekatzen dira, hasiera dataren edo epemugaren arabera.

 

Aste bat irekitzerakoan, aste horretarako esleitutako ariketa guztiak ikus ditzakezu eta ordena pertsonalizatzeko eta ariketa bakoitzaren datak editatzeko aukera izango duzu.

 

Editatzeko aukera guztiak eskuragarri daude, pertsonalizatu, programatu...

 

Esleitutako ariketen txostena eguneratuta

Orain errazago egiazta dezakezu astean zehar lana nork egin duen.

 

Irakasleen esperientzia hobetzen lagunduko duten aldaketa berriekin oso pozik gaude.

Edozein iradokizun izatekotan jar zaitez gurekin harremanetan spain@matific.com helbidean.