
Ikasleen App-a
Dibertigarria eta erakargarria
Matific-i esker matematika lantzea dibertigarria da. Ikasleek modu pertsonalizatuan egiten dute aurrera, esleitutako ariketak osatzen dituzte eta beste ikasleekin batera jolasten duten bitartean ikasten dute.
Haur eta Lehen Hezkuntzan matematika lantzeko ariketak
Munduko hoberena
Hezkuntzan adituek diseinatutako 1.500 ariketa baino gehiago, Haur eta Lehen Hezkuntzako curriculumekin lerrokatuta.
Irakasle eta familientzako baliabidea
Erabilerraza eta esanguratsua
Irakasleek zein familiek ikasleen jarraipena egiteko, aurrerapenari buruzko informazio esanguratsua lortzeko eta emaitzetan oinarrituta esku hartzeko aukera dute.
Ikaskuntza egokitua eta pertsonalizatua
Haur eta Lehen Hezkuntzarako ariketa matematikoak hezkuntza adituek diseinatuta.
Irakasleak
Denbora aurreztu
Irakasleek ikasleak Matific 30 minutuz erabiltzera animatzen dituzte eta Matific-ek haien indarguneak eta hobetu beharrekoak denbora errealean erakusten ditu. Gainera, Matific-ek irakasleei astero txostenak bidaltzen dizkie ikasleen aurrerapenen jarraipena egiteko.
Behar duzun edukia
Irakasleek eduki zehatz bat landu nahi badute, edukia esleitu besterik ez dute egin behar, ikasleek bidalitakoa osatzeko. Aldez aurretik lana planifikatzea ere erraza da.


Ikasleak
Gamifikatutako ariketak
Ikasleek eduki interaktibo eta erakargarriarekin lan egiten dute. Matific-ek pentsamendu kritikoa garatzen laguntzen du, arazoak ebazten laguntzen du eta matematikarekiko antsietatea murrizten du. Gainera, eduki guztia bidaia dibertigarri batean integratuta dago.
Ikaskuntza pertsonalizatua
Ikasle bakoitzak bere beharrei erantzuten dion ikaskuntza-ibilbidea egiten du aukeratutako curriculumean landu beharreko guztiak landuz. Ikasleek trebetasun espezifikoak ere praktika ditzakete Trebatzeko Gunean.
Eskolako lanak edo Etxeko lanak
Irakasle batek ikasleei lan bat esleitzen dienean, Eskolako lan edo Etxeko lan moduan esleitzeko aukera du.
Familiak
Zure seme-alabentzat matematika ikastea erraza eta dibertigarria izatea lortu
Familiek seme-alabak astean 30 minutuz Matific-en jolastera animatzen dituzte eta gainontzekoa Matific-ek egiten du.
Seme-alaben ikaskuntza-premiak landu
Familien gunean familiek edozien gailutan haien seme-alaben aurrerapenak denbora errealean ikusteko eta aukera dute. Familiek haien seme-alaben indargune eta hobetu beharreko arloen inguruko informazioa lor dezakete eta gainera, astero, eguneratutako informazioa bidaliko da.

Matific-ek funtzionatzen du
Matific-eko oinarri pedagogikoak
Matific-eko indargune nagusia bere Batzorde Akademikoak garatutako printzipio pedagogikoak dira.