None

Matematikarekiko beldurra gainditzeko 3 modu

"Zein aspergarria den hau!" - Xuxurlatzen du ikasle batek ariketak amaitzen dituen bitartean.

Gelaren atzeko aldean, ikasleak hizketan ari dira lana amaitu beharrean.

Matematikaren munstroak eraso egin die guztiei!

Matific-eko hezkuntza-aholkulariak, Jacky Herman-ek, webinar batean, ikasleek matematikarekiko interesa galtzearen arrazoi nagusiei buruz, eta horrek haien errendimenduan duen eraginari buruz hitz egin zuen. Ikasleei matematika ulertzen laguntzeko eta motibatzeko irtenbideak ere eskaini zituen.

 

Matematikaren munstroa

Ikasle batzuentzat matematika aspergarria da eta beraientzat munstro batean bilakatzen da. Batzuetan, jarraian azaltzen diren arrazoiengatik gerta daiteke hori:

Matematika saio luzeak: irakasleek prozedurak azaltzeko hitzaldi luzeak erabiltzen dituztenean, ikasleentzat une aspergarriak izan daitezke. Irakasleek, askotan, metodo horiek erabiltzen dituzte curriculumeko atal guztiak lantzearen presioa sentitzen dutelako.
Ikasleek ez dute ulertzen: matematika ez ulertzea ikasleak aspertzeko beste arrazoi bat da. Ez dute matematikari buruz hausnartzeko eta kontzeptuen ulermen sakona garatzeko aukerarik izaten. Gainera, ikasle bakoitzak modu ezberdinean ikasten duenez, litekeena da bere behar guztiak asetu gabe egotea.
Beldurra eta antsietatea: akatsak egiteak ikasleak ikaratu egiten ditu. Azken finean, akatsak boligrafo gorri batekin adierazten dira eta horren emaitza, nota txar bat izaten da. Ikasleek askotan pentsatzen dute matematikan dena A edo B izan behar dela eta ez dagoela kale egiteko aukerarik.

Baina matematika ez da zertan horrela izan behar. Jarraian hiru aholku dituzu matematikaren munstroa alde batera uzteko:

# 1 Ikasleei matematika esploratzen laguntzea

Jean Piaget psikologo ospetsuak behin esan zuen: "Haur bati erakusten zaion guztia, ezin du berak asmatu".

Bestela esanda, haurrei erantzun guztiak eman beharrean, matematika aztertzeko aukera eman behar zaie. Irakasleek kontzeptuak ulertzen eta estrategiak erakutsi ahal dizkiete ikasleei. Baina, buruketak ebaztean, ikasleek zer eragiketa erabili eta arazoa nola ebatzi asmatu behar dute.

Akatsetatik ikastea ikasleei esploratzen laguntzeko beste modu bat da. Ba al zenekien haurrek akatsak egiten dituztenean sinapsia martxan jartzen dutela? Akatsek garunari produktiboki lan egiten eta gehiago ikasten lagundu egiten diote! Irakasleek ikasleek akatsak egitean, horiei garrantzia kenduz, ikasleei erosoago sentitzen lagundu diezaiekete. Ikasleen jarraipena egiteko ebaluazioak eta behaketa hezigarriagoak aukeratzeak ere horretan lagun dezake. Matematikako egunerokoak erabiltzea hau egiteko modu aproposa da. Horretaz gain, ariketa matematikoak lehiaketa batean ez bihurtzeak ere lagun dezake. Horren ordez, bide desberdinak aurkitzea eta lankidetza sustatzen duten ariketak proposa daitezke.

# 2 Buruketa esanguratsuak eskaintzea

Matematikan gehien erabiltzen diren ariketetako bat buruketak dira. Hala ere, askotan ikasleak aspertu egiten dira eta larritu egiten dira. Hona hemen hori gertatzearen arrazoi batzuk:

  • Gaiak aspergarriak dira. Nork erosten ditu 50 banana supermerkatuan? Helduek egoera hauei buruzko txantxak egiten dituzte, arazo matematikoek askotan bizitza errealean gertatuko ez liratekeen egoerak azaltzen dituzte eta.


     
  • Gai batzuek aurrezagutzak izatea eska dezakete, eta, ondorioz, gaian interesik ez duten ikasleak desmotibatzea.
  • Buruketa askok trebetasun matematikoa ebaluatu ordez, irakurmena ebaluatzen dute. Zailtasunak dituzten edo beste herrialde batzuetatik etorri berri diren ikasleek askotan zailtasunak izaten dituzte buruketak ebazteko arrazoi horrengatik.
  • Lehiaketa batean bihur daiteke. Nork ebatz dezake buruketa hau? Horrek ez du buruketaren inguruan hausnartzea sustatzen, abiadura baizik, eta hori ez da helburua.
  • Buruketa asko eragiketa bakar baten eginez ebazten dira eta ez dira ikasleentzako erronka bat.

# 3 Teknologia erabili, errealitatea alde batean utzi gabe

Ikasleei asko gustatzen zaie ikasgelan teknologia erabiltzea. Kalitatezko matematika-aplikazio batekin, ikasleen motibazioa areagotu daiteke eta, aldi berean, gaiak sakontasunez ulertzen lagundu.

Matematika lantzeko aplikazioek ez lukete soilik pantailan fitxa bat erakutsi behar. Kalitatezko matematika-aplikazio batek manipulatzaileak, gamifikazioa, esplorazioa sustatu, ikasle bakoitzaren esperientzia pertsonalizatzeko aukera... izan behar ditu. Gainera, buruketak ebazteko ariketak dinamikoak eta erakargarriak izan behar dira eta erantzun zuzen ugari izan behar dituzte.

Adibide bezala, hau Matific-en aurkitu daitekeen ariketa bat da, non arazo baten ebazpena dibertigarria den.


Ariketa honetan, ikasleek erregela erabiltzen dute pantailan,  zein autobusek ibilbide laburragoa hartuko duen jakiteko.

Ikasleek, neurtzeaz gain, zenbakiak eta luzerak kalkulatu eta batzen dituzte eta, ondoren, erantzuna ematen dute. Ikasleak istorio batean murgiltzen dira eta horrek ariketa amaitzera animatzen die. Ikasleek ariketako protagonistari festara garaiz iristen laguntzen diote.

Buruketak modu esanguratsuan ebazteko modu hau, dibertigarria izateaz gain, behin eta berriz saiatzea eta akatsetatik ikastea sustatzen du.

Herman andreak eskainitako webiar-ean, irakasleak animatu zituen irakaskuntza-metodo eta -estrategia ugari erabiltzera ikasle guztien beharrak asetseko helburuarekin. Irakasleak buruketak eta eszenatoki matematikoak erabiltzea eta eguneroko bizitzarik egokitzea proposatzen du. Adibide moduan, irakasle batek ikasleei eskola barruan hainbat ibilbide neurtzeko eska diezaieke. Ikasleek metro bat erabil dezakete erronka osatzeko eta gelatik polikiroldegira, idazkaritzara edo patiorako bidea neurtzeko. Ondoren, neurtutako ibilbideak partekatu eta aldera ditzakete.

Matematikaren munstroa ez da zure gelaz jabetu behar. Hiru estrategia hauek lagungarriak izan ahal dira zure ikasleak buruketan ebazteko estrategiak ikasteko, modu desberdinak aurkitzeko beldurrik ez izateko eta, aldi berean, matematikarekiko antsietatea murrizteko.

Matematikaren munstroa: buruketak ebazteko erronka, nola lagun dezake teknologiak?

Bideo osoa ikusteko