None

Zatikiak behar bezala ikasteko gomendioak

Gogoratzen duzu zer ikasturtetan ikasi zenituen zatikiak lehen hezkuntzako ikaslea zinenean?

Seguruenik, LH 3.mailan zeunde zatikiak ikasten hasi zinenean.

Zoritxarrez, LH 3. mailako ikasle asko zatikien beldur dira, konplexu, nahasi eta abstraktutzat hartzen dituztelako. Horrela bizi izan zenituen zatikiak? Horrela ez bada, zorionekoa izan zaitez! 

Baina, hori alda dezakegu.

Matific-eko sortzaile eta Batzorde Akademikoko kide Raz Kupferman eta Shimon Schocken kideek frakzioak irakasteko modu berri bat proposatzen dute, ikasleek gai honetan arrakasta izateko.

Artikulu honetan, zatikiak irakasteko orduan kontuan hartu behar diren gomendioak partekatuko ditugu :


1. Hasi zatikiak irakasten gaia formalki aurkeztu aurretik

Zatikiak hirugarren mailan lantzen direnean, ikasle gehienek esperientzia gutxi izan dute aurretik.

Ikasleek zergatik ez dituzte ezagutzen zatikiak? Egunerokotasunean ez dugulako horiei buruz hitz egiten.

Zenbaki osoekin, ostera, ezberdina da. Hau da, haurrek eskola hasten direnean, askok badakite 20 arte kontatzen.

Kupfermanek eta Schockenek diotenez, neskato batek hiru hatzekin zenbatzen badaki, hiru jostailu edo hiru laranja eska ditzake. Hau da, batuketa, kenketa praktikatu aurrretik, zenbaki osoekin jolasten daki.

Zergatik ez da gauza bera gertatzen zatikiekin? Haur txikiak zatikiak ulertzen has daitezke, zenbaki osoak ulertzen hasten diren bezala. Haurrekin zatikiei buruz hitz egin behar dugu.

Nola hitz egin dezakezu haurrekin zatikiei buruz? Hori hurrengo gomendioa da.

 

2. Zatikiei buruz hitz egitea

Ikasleei zatikiei buruz hitz egiteak gaia formalki ikasi aurretik ulertzen laguntzen die. Zenbat eta interaktiboagoa izan hitzaldia, orduan eta sakonagoa izango da kontzeptuaren ulermena. Beti kontuan izan, haurrek egiten ikasten dutela. Honako jarduerak, ariketak... gaiaren gainean erabiltzeko egokiak dira:

  • Ikasleei litro erdi zuku pitxer batean isurtzeko eskatu 
  • Harmar futbolari talde bati, bi taldetan banatzeko eskatu
  • Galdetu nola moztu beharko luketen pastel bat lau haurrek zati berdinak izateko
  • Eraman argazki bat hainbat objektu dituena eta eskatu ikasleei objektuen erdia edo laurdena ezabatzeko.
  • Hiru ikasle dituen taldea osatu eta jolasteko blokeak eskaini. Gero, eskatu blokeak hiru zati berdinetan banatzeko, bakoitzak kopuru berdinarekin.

Haur bati objektuak kontatzen laguntzeaz gain, zatiak erakuts diezazkiokezu. Eskaini hiztegi egokia egiten ari zarenari buruz hitz egiteko. Adibidez, esan diezaiokezu: ""Primeran! Bota zukuaren erdia pitxerrean. Zukuaren erdia pitxerrean dago eta bestea ontzian dago. Zenbat erdi daude? 

Gero, haurrek horrelako elkarrizketak inguru desberdinetan erabil dezakete.

 

3. Zatikiak bizitza errealean erabili

Zatikiak lantzeko arrakastaren gakoa bizitza errealarekin lotzea da. Zoritxarrez, hori ez da askotan gertatzen.

Gehienetan, ikasleek zatikiak lehen edo bigarren mailan ezagutzen dituzte baina geometriaren testuinguruan bakarrik, zirkulu edo karratu baten erdia koloreztatzeko. Kupfermanek eta Schockenek, horrelako jarduerak denbora batez baino ez direla interesgarriak diote. Ikasleak horrelako lan-fitxak egiten erraz aspertutzen dira . Gainera, zatikiak beste era batera agertzen dira bizitza errealean.

Kupfermanek eta Schockenek gaia bizitzarako esanguratsuak diren testuinguruetan aurkezteko aholkatzen dute. Adibide on bat lehen mailan zatikiak sartzeko diseinatutako Matific ariketa da: ikasleek lepoko bat sortu behar dute eta lepoko aleen erdiak ilargikoak izan behar dira. Ariketa dibertigarria izateaz gain, gaia modu erreal eta berritzailean aurkezten da.

Zatikiak ikasleek ulertzeko moduan irakastea ez da ezinezkoa. Ikasleak aldez aurretik prestatu behar dituzu. Txikitatik haurrekin zatikiei buruz hitz egin behar da, benetako adibideekin, ikasleek gaia ikasi eta menderatu ahal izateko.

Metodo berezirik etxean edo ikasgelan zatikiak irakasteko duzu? Ezagutu nahiko genuke!