None

Zure gela zuzenean

Matific matematica lantzeko erabiltzea esperientzia harrigarria, dibertigarria eta oso motibagarria da ikasle guztientzat. Irakasle askok honako galdera hauei erantzuteko denbora behar dute:

  • Nork ezin izan du saioa hasi? Zeintzuk dira saioa hasteko datuak?
  • Ikasle guztiak ariketa bat egiten ari dira?
  • Nor dago konektatuta baina ez dago lanean?
  • Norbaitek laguntza behar du?

""Zure gela zuzenean"" atal berriari esker, zalantza guztiak argitu ahal izango dituzu. Begirada batez, zure ikasleen egoerari buruzko informazio eguneratua aurkituko duzu denbora errealean.

 

Zure gela zuzenean

Goiko aldean gelako ikasle guztien egoeraren laburpena dago eta jarraian, txartelak ikasle bakoitzaren informazioarekin.


 

Ikasleei saioa hasten lagundu

Ikasle bat deskonektatuta badago, honelako txartel bat agertuko da. Gainera, txartelak ikasleek saioa hasteko informazioa azkar eskuratzeko lasterbide bat du.

 

Ikasleen jarraipena

Ikasle bat lanean ari bada, txartela honelakoa izango da:

 

Ikaslea lanean zein ariketatan ari den, non ari den eta nola ari den ikus daiteke. Kasu honetan, ikasle honek ariketaren lehen lau galderak zuzen erantzun ditu eta zuzentzeko gai izan den bi akats egin ditu (karratu horiak).

Txartelaren behealdean, saioan zehar ikasleek emandako erantzun kopurua agertzen da. Txartelan agertzen diren hiru puntutxoetan klik eginez txosten zehatzagoak ikusteko eta gela kudeatzeko aukera dago.

 

Ikasleek behar duten laguntza eskaini

Ikasleren batek aurrera egiteko arazoren bat badu, txartel hau agertuko da:


Laguntza nork behar duen identifikatzeko lagungarria da.

"Zure gela zuzenean" atala Matific erabiltzen duten irakasle guztiek eskuragarri izango dute haien gela guztietan erabiltzeko.

Aukera berri hau eskaintzeak asko pozten gaitu eta zure matematika saioetan nola erabiltzen duzun jakitea gustatuko litzaiguke!