None

Matific gelan erabiltzeko 3 modu desberdin

Horrelako matematika plataforma bat izatea, edozein irakasleen ametsa da.
Hala ere, batzuetan baliabide digitalek kexka desberdinak sor ditzakete. Nola atera plataformari ahalik eta etekinik handiena? Zenbat denbora behar izango dut ezagutzeko? Zure irakaskuntza erara egokituko da?


Matific-en, mundu osoko irakasleekin harremanetan gaude, haien beharrak entzuten eta ikasgelako eguneroko esperientziak eta jardunbide egokiak aztertzen.

Matific-en irakasle berria izan zein esperientzia handiko irakaslea izan, Matific erabiltzeko hiru modu desberdinak lagunduko dizute.

 

1. erabilera: pentsatzeko modu desberdinak

Matific-ek kontzeptu matematikoak irakasteko ariketa zirraragarri ugari ditu.

Nola erabil dezaket Matific gai berri bat irakasteko?

  • Lehenik eta behin, gela moduan jolastu. Hau da, arbel digitalean proiektatu  edo Matific Play erabili.
  • Zure ikasleen parte-hartzea sustatu eta animatu elkarlanean aritzeko eta elkarrekin jokatzeko.
  • Ariketaren gainean hitz egin.

Gure irakasleek, esaterako, Espazio-ontzia ariketa erabiltzen dute batura lantzeko.

Bertan, ikasleek eszenatoki desberdinei aurre egin behar diete  falta diren batukariak aurkitzeko.  Ariketa dibertigarria eta erakargarria da. Ikasleek zientzialari bati espaziontzi bat eraikitzen laguntzen diote! 

Gelan ariketa aurkeztean, ebazteko dauden ikuspegi desberdinak azpimarra daitezke. Ikasle batzuk ebazpenerako ekuazioak erabiltzeko gai izango dira, beste batzuk kenketa egiteko gai izango dira, baina gehienek zenbaketa erabiliko dute. Ariketa hainbat modutan ebatzi daiteke, eta horrek ikuspegi bakoitzaren balioa azpimarratzen du. Gainera, ikasle bakoitzak  norberaren prozesua azaltzeko aukera ematen du.

 

2. erabilera: talde txikientzat

Matific-en ariketak maila desberdinetan eskuragarri daude. Irakasleek talde txikiei ariketak esleitu eta Matific txostenak erabiliz haien aurrerapena kudeatu egiten dute. Txosten horiei esker, irakasleek une egokian esku har dezakete. Gainera, txostenek ikasle bakoitzaren indarguneak eta zailtasunak zehatz-mehatz ezagutzen laguntzen dute.

Horrela, ikasle bakoitza ikaskuntzaren zein puntutan dagoen jakiteko helburua lortzen da. Ariketek ere aukera handiak sortzen dituzte eztabaidarako eta arazoak ebazteko. Taldean lan eginez, ikasleek arazoa ebazteko erabil ditzaketen irtenbideak eta estrategiak eztabaida ditzakete.

Ariketa batzuk talde-lanerako egokiak dira, esate baterako, Pitxerra bete. Ariketa honetan kenketa, batuketa eta estrategiak desberdinak lantzen dira. Lan egiteko, gela talde txikitan banatzen da eta talde bakoitzari ariketaren maila desberdina ematen zaio. Ikasleek elkarrekin ebatziko dute ariketaren erantzuna adostu ondoren. Ikasleak txandaka ibil daitezke, hau da, batzuk pitxerrak erabiltzen dituzten bitartean, gainontzekoek, paperean egiten dituzte eragiketak. Gero, ikasleek gainerako ikasleei aurkeztuko dizkiete erabilitako estrategiak. Horrela, talde guztiek estrategia eta ideia ezberdinak ikasten dituzte bakoitzak bere mailan lan egiten duen bitartean.


3. erabilera: ikasteko tresna pertsonalizatua 

Ikasleek denbora behar dute trebetasun matematikoak barneratzeko. Horregatik, ikasle bakoitza dagokion mailan lan egiten ari dela ziurtatzea garrantzitsua da.  Matific algoritmo adimendunak bermatzen du ikasle bakoitzak trebetasun berriak ikasten dituela, hala nola ikasitakoak berrikusten dituela.

Ikasleek aurrera egin ahala, gomendio automatikoak, iruzkinak eta iradokizun pedagogikoak jasotzen dituzte. Horregatik, ikasle batek kontzeptu berri batekin zailtasunak baditu, Matific-ek laguntzeko pistak eta iradokizunak emango dizkio. Are gehiago, Matific-ek aldez aurreko edukiak berrikusteko aukera emango dio indartzeko eta sendotzeko.

Matific-ek ikasle bakoitzaren erritmo eta maila errespetatzen ditu. Horrek esan nahi du ikasleak ez direla inoiz aspertzen eta beti modu egokian lan egiten dutela.

Irakasle batzuk dioetenez, beren ikasleei astean 30 minutuz Matific-eko Abenturen Uhartean jolasten lagundu besterik ez dutela egin behar, egunero automatikoki ariketa berriak jasotzen dituztelako. Gainera, errendimenduari buruzko txostenei esker, ikasleen aurrerapenari buruzko informazio guztia jasotzen dute eta ikasle batek laguntza behar duenean modu eraginkorrean laguntzen diote.

Zure gelako ikasle guztiek aldi berean Matific erabiltzeko gailu nahikorik ez badute, talde txikitan landu dezakete. Matific erabili eta zure ikasleek matematika maitatzen hasiko dute!

Matific plataforma moldagarria, erakargarria eta erabilgarria da. Matific-ek ikasleen emaitzak % 34 hobetzen laguntzen duela frogatu da. Berdin dio nola erabiltzen duzun, ziur gaude gustatuko zaizula.


Prest al zaude hasteko? Matific doan proba ezazu!