None

Ardiak zenbatu

Munstroei arditxoak zenbatzen lagundu!

Ariketa honetan ikasleek ardiak zenbatu behar dituzte ateratzen diren heinean.  Hasieran, ardiak banan-banan agertuko dira eta gero taldeka, ikasleek ardiak .zenbatzeko trebetasuna erakutsi beharko dute.

Ariketa ikusi:

 

Helburuak

  • Mugitzen diren objektuak zenbatzea.
  • Zenbatzeko estrategiak garatzea edo berriak ikastea, urrats bakoitzean gehitutako kantitateak kontuan hartuta.

 

Matific printzipio hauekin lerrokatuta

  • Ariketaren testuingurua ikasleentzat motibagarria da. Ikasleek munstroei lagundu behar diete.
  • Ikasleek pentsamendu kritikoa garatu behar dute, "aldi berean bi ardi" agertzen direnean eta haien estrategia egokitu.
  • Ikaskuntza pertsonalizatua da, ikasleek nahi duten guztietan ikus dezaketelako eta horrela estrategia hobetu.
  • Ilustrazioek, audioak eta ariketaren karakterizazioak berezko konpromisoa sustatzen dute.

 

Gehiago jakin nahi dut!

Testuinguru matematikoa

Zenbakikuntza funtsezko trebetasuna da. Modu eraginkorrean zenbatzeko, ikasleek zenbakiak ordenatzeko moduarekin ohitzeaz gain, zenbakiak elkarren artean nola erlazionatzen diren ulertu behar dute eta egoera aldatu ahala estrategia sorta zabala erabiltzeko prest egon behar dira.

Matific-en ariketa bakoitzak testuinguru desberdin bat du. Adibidez, ikasleek barraskiloak kontatzen dituzte ariketa batean eta arrainak beste batean. Heldu batentzat testuinguru aldaketa hori ez da garrantzitsua, baina ikasleentzat funtsezko da abstrakzio-prozesuan.

Ikasleek Matific-en jolasten duten heinean, azkar zenbatzen, azpimultzoak zenbatzen, mugimenduan dauden objektuak zenbatzen, sistematikoki kontatzen eta abar ikasten dute.

Ariketa honetan, ikasleek mugimenduan dauden objektuak kontatzen dituzte eta ikasleak haien zenbaketa estrategiak findu eta praktikatzen dituzte.

Kontuan izateko

Ariketan aurrera egin ahala, ardiek abiadura desberdinetan egiten dute salto: batzuk azkarrak dira eta beste batzuk motelak. Audio moduan pistak ere badaude ikasleentzat. Aldagai horietako bakoitza ikasleek kontuan hartu behar dute.

Ikasle batek bi aldiz jarraian erantzun okerra ematen badu, arazoa nola konpon dezakeen azaltzen duen ibilbidea eskaintzen zaio. Laguntza moduan, ardiak agertzen diren heinean zenbatzen laguntzen dien audio bat ere badago.
 

Ardi bakoitzak munstroekin bat egiten duen diseinu bakarra du. Ba al dakizu munstro bakoitzak zer duen amankomunean kontatzen dituen ardiekin?

Zertan dabil Broog?

Probatu eta deskubritu!