None

Matematika irakastea XXI. mendean

Harouna Ba (Ph. D) Matific-eko Batzorde Akademikoko kidea eta New York Hall of Science delakoan kokatutako "Sara Lee Schupf Family Center for Play, Science, and Technology Learning"-eko zuzendariak dioenez, teknologiak eta edukien ikaskuntzak XXI. mendeko STEM arloko irakaskuntza aberasten dute.

 

Derrigorrezko hezkuntza amaituta eta STEM metodologietan arrakasta lortzeko ezagutza matematiko eta fisikoen oinarri sendoak izatea funtsezkoa da. Hala ere, ikasle gehienek derrigorrezko hezkuntzan ikasten dauden bitartean ez dute arlo horietan prestakuntza egokirik jasotzen. Hezkuntza adituek aspaldi adierazi zuten irakasleek baliabide erakargarriak eta eraginkorrak erabili behar dituztela STEM ikasketak ikasteko interesa pizteko. Horretarako, XXI. mendeko hezkuntzan hiru elementu beharrezkoak dira: jolasa, teknologia eta edukien ikaskuntza.

Jolasak, metodologia pedagogiko gisa, motibazio intrintsekoa eta estrintsekoa sustatzen du eta, aldi berean, matematika eta zientzia kontzeptuen inguruko ezagutza indartzen du. Hezkuntza testuinguruetan jolasteak ikaskuntza jolas-jarduera bihurtzen du eta jakin-mina, ikerketa, pentsamendu ez-lineal eta dibergentea, arazoen ebazpena eta sormena garatzen ditu.

Behar bezala diseinatutako simulazio eta jolasetarako erabiltzen den teknologiak ikerketa trebetasunak garatzen laguntzen du. Izan ere, ikasleek informazioa manipulatu behar dute, esperimentuetan parte hartu eta aldagaiak eta emaitzak aurreikusi. Gainera, inspirazio handikoak eta oso lagungarriak dira ikasle bakoitzaren interesen eta beharren arabera eskaintzen diren jarraibide pertsonalizatuak.


Edukien ikaskuntza joko gidatuaren, teknologiaren eta edukien ikaskuntzaren konbinazio zorrotzean oinarritzen da. Elementu horiek kontuan hartzen dituzten hezkuntza programek ikasleei laguntzen diete haien  aurrezagutzak eta eskuratutako matematika eta zientzien kontzeptu berrien edukien ulermena konektatzen. Prozesu horretan, irakasleek lagundu egiten diete ikasleei argudioak garatzen, kontzeptuen zentzua aurkitzen eta horiei buruz hausnartzen, ikasleen ezagutza areagotuz.

 

Jolasean oinarritutako eta eduki matematikoen hausnarketa eta ulermena sustatzeko diseinatutako Matific-eko bi ariketa hauek probatu.

Zerbitzaria, zenbaki negatiboak
Bizitza errealeko testuinguru batean oinarrituta ariketa honen helburua -20 eta 20 bitarteko zenbakien arteko batuketa eta kenketa lantzea da. Lagun diezaiogun pertsonaiari adierazitako solairura iristen.

 

Estatistika
Ariketa praktiko eta dibertigarri hau trebetasun hauetan oinarritzen da, ikerketa, informazioaren bilketa, aurkezpena eta informazioaren azterketa. Haurrek alkateari lagundu behar diote inkestaren emaitzak aztertzen eta grafikoan aurkezten.