None

Lehen hezkuntzan Matematikako buruketak ebazten irakastea

COVID-19ko pandemia gainditzen laguntzeko berrikuntzaren esparru askotan gorakada handia egon da. Matematikak garrantzitsuak izan dira pandemian zehar izan diren joerak iragartzeko eta birusa geldiarazteko neurrien ondorioak aurreikusteko.

Gogoan duzu, helburua kurba lautzea zenean, ospitaleetako karga murrizteko eta arreta bermatzeko? Berrikuntzak erabili ziren helburu hori lortzeko. Matematikak eta zientziak garrantzi handia izan dute berrikuntza horien garapenean. Hala ere, jende askok garrantzi handiagoa ematen dio zientziari matematikari baino.

Pandemiaren emaitza praktikoetako bat ikasleak arazoak ebazteko gaitasunak garatzen laguntzea da. COVID-19ak ziurgabetasunari aurre egitera bultzatu gaitu. Etorkizunerako prestatzeko modurik onena hurrengo belaunaldiei arazo berriei aurre egiteko beharko dituzten tresnak eskaintzea da.


Ikasleek buruketa matematikoak ebazteko behar dituzten trebetasunak

Garu egun, XXI. mendean, matematikan pentsalari sortzaile, malgu eta kritikoak izan behar gara. Ikasleei haien ezagutza matematikoak handitzeko behar dituzten trebetasunak garatzen lagun diezaiekegu:

  • Pentsamendu sistematikoa
  • Ekintzailetasuna
  • Komunikazioa
  • Lan taldea
  • Diseinua


Trebetasun horietaz gain, garrantzitsua da ikasleek ingeniaritza trebetasunak garatzea. Ingeniaritza garrantzitsua da matematikaren eta zientzien ikaskuntza ikastetxeetan kokatzeko, eta, aldi berean,  mundu errealean ingeniaritzaren balioespena eta ulermena garatzen da. Ingeniaritzak motibazioa, arazoen ebazpena eta helburuen lorpena ere hobetzen ditu.
 

Arazoak ebazteko trebetasunak nola garatu

Ikasleek lorpen-sentsazioa izan behar dute arazoak ebazten dituztenean. Horregatik, funtsezkoa da ikasleen trebetasun guztiak kontuan hartzea. STEM arazoak diseinatzean, ziurtatu behar da proiektuak hainbat sarrera-puntu eta garapen-ildo eskaintzen dituela, trebetasun eta maila guztietako ikasleek arrakasta izan dezaten.

Horrela, ikasle guztiek kontzeptu guztiak ikasteko aukera dute. Era berean, garrantzitsua da ikasleei irtenbideak haien kabuz aurkitzen uztea, erantzunak eman beharrean.

Ikasleek arazo bat ebazteko gogor lan egiten dutenean egiten duten lanak eta egiten duten ahaleginak gehiago ikasten laguntzen die. Zehazki, "Ikasleen ikaskuntza handiagoa da atazek ikasleen goi-mailako pentsamendua eta arrazonamendua etengabe estimulatzen duten geletan". (Boaler eta Staples 2008; Hiebert eta Wearne 1993; Stein eta Lane 1996) Arazoak konpontzeko proiektuak eta ariketak modu bikaina dira irakasleek ikasgelan egoerak sor ditzaten, ikasleek goi-mailako pentsamendu eta arrazoiketa mota horretan parte har dezaten.

Ikasleek arazoak ebazteko ariketetan eta proiektuetan lan egiten dutenean, ikasle berritzaile bihurtuko dira. Ikasle berritzaileek egoera berri eta ustekabeei aurre eginten diete.

 

Arazoen ebazpena lantzeko 3 proiektu

Ikasleei arazoak ebazten laguntzeko hainbat proiektu daude. Hona hemen batzuk:
 

Oinak neurtu:
Proiektu honek estatistika eta neurketa nahasten ditu. Lehenik eta behin, ikasleek beste ikasle batzuen edo familiako kideen oinen tamaina neurtzen dute. Ikasleek galdera estatistikoak egin behar dituzte, datuak bildu, aztertu eta komunikatu. Datuak haien erara adierazi behar dituzte, lagungarri izan dakizkien eta sormena landu dezaten. Proiektu hau landu aurretik, ikasleek grafikoak, taulak... lantzea gomendagarria da.

Proiektu honek oinetakoen diseinua eta fabrikazioa ere bilatzen ditu. Ikasleek haien zapatak diseina ditzakete eta oinak neurtu zituzten lehenengo jardueraz baliatu diseinuak egiterakoan. Ikasleak hainbat material erabil, historian zehar oinetakoen diseinuak ezagutu eta oinen forma eta tamaina azter dezakete. Matematikari dagokionez, ikasleak animatu ditzakezu oin handiago edo txikiagorako zapata bera nola egingo luketen marraztera.

 

Minigolf:
Proiektu honek, ikasleek minigolf bat diseinatzea eskatzen du eta horrela angeluak lantzea. Ikasleak lerro zuzeneak saihestera animatu behar dira, diseinua pixka bat konplexuagoa izan dadin. Hainbat material erabil daitezke sortzeko, hala nola zura. Gero, ikasleek pilota zuloan sartzeko pilota zein angelurekin jo behar duten zehaztu behar dute.

Ikasleei, lehenik eredu bat marrazteko eskatzen zaie.

Proiektu hau elkarlanerako eta lankidetzarako trebetasunak garatzen laguntzen duen proiektua da.

 

Etxe bat eraiki:
Ikasleak etxe sinple bat eraikitzera animatzen du. Ikasleei etxearen perimetroa eta azalera  neurtzeko eskatu. Ondoren, ikasleak etxean altzariak eta etxetresna elektrikoak kokatzera animatu, bakoitzarentzat beharrezkoa den espazioa kontuan hartuta.

Ikasleek planoak egiten, marrazki edo modelo proportzionalak egiten eta diseinatzen ikasiko dute.

Etxerako dimentsio jakin batzuk erraztea eta altzari/etxetresna elektriko bakoitzerako bi neurri ematea aukera bat da. Ikasleek ere hainbat arazo konpon ditzakete, hala nola: zer altzari tamaina erabiliko duten eta eyxean non kokatuko dituzten.

 

Arazoen ebazpena lantzeko ondorioak

Ezin da ikasle bat epaitu matematikan duen emaitzengatik, ikasleek emaitza eskasa izan dezaketelako azterketetan, baina beste jarduerak oso ondo egin ditzake. Matematika azterketetan memorizazio prozedurak beharrezkoak izan daitezke, baina arazoen ebazpena malguagoa eta irekiagoa da. Arazoen ebazpenean, ikasleek jarrera positiboa, pentsamendu sortzailea eta pentsamendu sistemikoa ere erakusten dituzte.

Gainera, arazoak ebazteko proiektuek ikasleei hezkuntza-prozesuan rol aktiboagoa izateko aukera ematen diete. Aipatutako proiektuetan ikasleen testuinguru erreala eta hurbila lantzen da, gaiak sakonago aztertzeko aukera ematen die eta ikasleek gidatutako ikaskuntzaren ezaugarrietako asko barneratzen dituzte.

Arazoen ebazpena lantzean, gure ikasleei laguntzen diegu. Hau da, hobeto prestatuta egongo dira etorkizunari aurre egiteko. Arazoak ebateko zein proiektu landuko duzu ikasturte honetan?

Zure proiektua ezagutzea gustatuko litzaiguke! Idatz iezaguzu!