None

Behar dituzun ariketak azkar aurkitu!

Matific-ek ariketak aurkitzeko aukera azkarra eta erabilerraza eskaintzen die irakasleei.

Orain Matific katalogo osoan nabiga dezakezu eta zure beharren arabera ikasleekin erabiltzeko ariketa aproposenak aurkitu. Ariketak bilatzeko atalaren diseinu berriari esker, irakasleek maila bakoitzeko gai eta azpigai guztien deskribapen orokorra ikus dezakete eta bertatik edukia bilatu.

Funtzio berri hauek erabili ariketak inoiz baino azkarrago bilatu eta esleitzeko.

Gaiaren arabera bilatu: Matific ariketa guztiak atal bakar batean eskuragarri dituzu. Edozein azpigaitan klik egin hurrengo maila batera jotzeko eta ariketak ikusteko. Ariketa motaren arabera ere iragaz dezakezu (ariketak, fitxak, tailerrak, etab.)

Ariketak bilatu hitz gakoa erabiliz: Ariketak atalera jo nahi dituzun ariketak bilatzeko. Bertan, idatzitako hitz gakoekin bat datozen ariketak aurkituko dituzu.

Ariketak esleitu: Bilatzen ari zinena aurkitu duzu? Ariketak gela osoari, talde bati edo ikasle bati esleitu ahal dizkiozu. Era berean, ariketak eskolako lan edo etxerako lan bezala esleitzeko aukera duzu. Proba ezazu, oso erraza da!

Esleitutako ariketak ikusi: Azkenik, "Esleitutako ariketak" atalean asteka esleitutako ariketa guztiak ikus ditzakezu. Gela bateko ikasle guztientzako ariketen ordena alda dezakezu eta, era berean, ariketak eskolako lan edo etxerako lan moduan esleitu. Ariketak ikasle zehatz bati esleitu nahi dizkiozu? Ariketak ikusteko modua aldatu "pertsonalizatua" botoian sakatuz eta ikasle bakoitzari esleitu diozuna ikusteko eta egin behar dituzun aldaketak egiteko aukera izango duzu.

Ezin duzu itxaron eta probatu nahi duzu? Zure irakasle kontuarekin saioa hasi, Ariketak > Ariketak bilatu atalera jo eta proba ezazu gaur bertan.