None

Ariketak esleitzeko modu berria

Matific-en ariketak esleitzeko modua eguneratu egin da! Eguneraketari esker irakasleek funtzio berriak izango dituzte eskuragarri. Ariketak esleitzeko modua hobetzea irakasle askok egindako eskaera izan da.

 

Hurrengo asterako ariketak programatu

Inoiz zure ikasleentzako lana programatzeko beharra izan duzu? Orain egin dezakezu!

Ariketak zein astetarako esleitu nahi dituzun aukeratu eta Matific gainerakoa egiteaz arduratuko da.

 

Ikasleen egin beharrekoak antolatu

Ariketa bakoitzak hasiera data, amaiera data eta epemuga ditu. Ikasleek jakinarazpenak jasoko dituzte ariketak egiteko amaiera data heltzen denean lana egiteke dutela jakinarazteko.

 

Zure programaketzeko erara egokitua

Bi astean behin programatzen duzu? Ostegunetan berrikusten duzu lana? Matific irakasle guztien programatzeko modura egokitzen da.

Ariketa bakoitza programa dezakezu. Programazio hau nahi duzun momentuan eta nahi duzun moduan edita dezakezu zure ikasleen beharretara egokitzeko.
 

Ariketak programatzeko aukera ""Ariketak"" atalean aurki dezakezu eta bertan esleitutako ariketak eta programatutako lana ikus dezakezu:

 

 

Hiruhilekoa aldez aurretik programatu

 

Ariketak programatzeko modu berri honi esker, ariketak edozein astetarako eslei ditzakezu eta automatikoki aktibatuko dira aukeratutako daten arabera. Hiruhileko oso bat oso erraz programa dezakezu.

Esleitutako ariketa guztiak ""Esleitutako ariketak"" atalean ikusi eta programatu ahal izango dituzu.

 

 

Ikasleen jarraipena

Txostenak ere eguneratu dira eta horri esker ikasleen jarraipena egitea errazagoa eta argiagoa izango da.

 

Informazio gehiago nahi baduzu, artikulu hau irakurri  blogeko argitalpen hau

Zure iritzia interesgarria da guretzat. Nahi izanez gero, iruzkin bat bidali dezakezu.