None

Txosten berriak eta hobetuak!

Benetako aldaketa lortzeko datu zehatzak eta esanguratsuak erabiltzea da. Ikaste irakasle prozesua errazteko Matific-ek irakasleei tresna errazak eta intuitiboak eskaintzen dizkie. Gure txosten berriek informazioa modu esanguratsuan erakusten dute, erabakiak berehala hartu ahal izateko.

<style type="text/css"><!--td {border: 1px solid #ccc;}br {mso-data-placement:same-cell;}--> </style> Txostenak

Txosten berriak interpretatzea erraza da. Hauek gelako ikasleen indarguneak eta ahuleziak adierazten dituzte eta ikasle bakoitzaren informazioa ikus dezakezu.

Zure ikasleen aurrerapenak ikusi

Edozein gai edo ikasle aukeratu txosten laburtua ikusteko eta xehetasun gehiago lortzeko.

Txosten berriek egindako aurrerapenak eta gelako puntuazio orokorraren jarraipena erraz egiteko aukera ematen dute. Zure gela eta ikasleen indarguneak eta ahulguneak ikus ditzakezu. Gainera, zure gelako emaitzak Matific batezbesteko global edo nazionalarekin edo duela 30, 60 edo 90 eguneko zure gelako emaitzekin alderatu ahal izango dituzu.

Datu garrantzitsuak

Txosten ataleko iragazki berriek bilaketa zehatzagoak egitea ahalbidetzen dute. Txostenak Matific programaren edo curriculumaren arabera eta eskolako lana, etxeko lana eta ariketa gehigarrien arabera ikus ditzakezu. Data-tartea ere aukera dezakezu. Gainera, ikasleek egindako lana ikustea errazten dute.

Edozein lekutan eta unetan eta edozein gailu erabilita

Txosten guztiak edozein gailu mugikorrekin bateragarriak dira behar duzuna azkar eta erraz egiteko.

Matific txosten berriak ezagutu!