None

Zazpi arrazoi ikasleentzako esperientzia berria maitatzeko

Imajinatu abenturaz eta altxorrez betetako uharte berriak aurkitu dituen esploratzaile bat zarela. Hori da ikasleei gertatuko zaiena Matific-en saioan hastean.

Ikasleen esperientzia hobetu dugu ikasleek matematika ariketak osatzen dituzten heinean abentura eta istorio harrigarriak bizitzeko. Ariketak curriculumaren arabera diseinatu dira eta gure Kontseilu Akademikoaren zuzendaritzapean eta ikerketan oinarrituta sortu dira. Ikasleentzako esperientzia berriak etorkizuneko hezkuntzan aukera berriak eskaintzen dituela uste dugu.

Orduan, zergatik dira hain harrigarriak Matific-en egin ditugun aldaketak?

Matific ikasleentzako esperientzia berriaren 7 onura ezagutu:

1.) Mundu harrigarri bat!

Ongi etorri uharte liluragarrien mundu berri batera, non ikasleek gaitasun matematikoa garatzen duten ingurune ludiko batean. Haien aholkulariak, Yedik, gidatuta, ikasle bakoitzak mundu berri hau esploratuko du pertsonalizatutako avatar baten bidez. Ikasleei asko gustatuko zaie sekretu guztiak ezagutzea, altxorrak biltzea eta bidean dauden erronkei aurre egitea.

Ikasleek aurrera egin ahala, uharteetako eremu berriak desblokeatu eta elementu berriak aurkituko dituzte. Ikasleentzako esperientzia berriari esker, matematika aurkikuntza eta esplorazio mundu magiko batean bihurtzen da.

2.) Ikasle bakoitzarentzako esperientzia pertsonalizatua

Abenturen Uhartean (lehen, ariketa gehigarriak zirenak) ikasle bakoitzak bere erritmoan ikasten du. Matific algoritmo berritzaileak automatikoki doitzen ditu ikasle bakoitzaren ariketak, bere ulermen-mailarekin bat etor daitezen eta ikaskuntza pertsonalizatua eskainiz.

Gai batean aurrera egiten ari den ikasleari, algoritmoak gero eta ariketa konplexuagoak eskainiko dizkio, eta gero eta kontzeptu eta trebetasun konplexuagoak garatzera lagunduko dio. Bestalde, gai batean zailtasunak dituzten ikasleentzat, Matific algoritmoak pisten bidez laguntza eskainiko die eta aurreko etapa batera eraman ditzake, ulermen sakonagoa garatzeko eta aurrerapenak lortzeko.

Ikasle guztiek aukera asko dituzte jolasteko eta ariketak errepikatzeko trebetasun bakoitza benetan menderatzen dutela ziurtatzeko. Gai bat lehenengo aldiz lantzen dutenean ariketak behin eta berriz egin ditzakete edo beste gai batzuk lantzen dituzten bitartean ere aurreko ariketak egitera itzul daitezke.

3.) Maila proba (aukerakoa)

Matific-ek ikasle berri bakoitzari 20 eta 25 galdera bitarteko aukerako proba bat eskaintzen die. Bereziki baliagarria izan daiteke Matific erabili ez duten ikasle berriak ebaluatzeko. Proba hau Matific istorioaren atal bat da eta Abenturen uhartean bide egokiena egiteko aukera ematen die ikasleei. Emaitzak irakasle eta familientzat  eskuragarri daude.

4.) "Esleitutako ariketen uhartea*

Esleitutako ariketen uhartean ikasleek erraz ikus eta osa ditzakete eskolako lana, etxeko lanak edo familiek esleitutako ariketak. Kategoriak argi eta garbi bereizten dira ikasleek zalantzarik ez izateko eta bai eskolan zein etxean zertan aritu behar diren argi izateko.

Familia zein irakasleentzat ariketak esleitzea oso erraza da. Funtzio horrek ikasleei laguntza pertsonalizatua ematen die. Familiek haien seme-alabei ikaste irakaste prozesuan lagun diezaiekete, plataformaren bidez ariketa osagarriak esleituz. Etxetik ikasten duten haurrentzat ere tresna ezin hobea da matematikako curriculumean eskatzen den guztia landu dezaketelako.

Gainera, Esleitutako ariketen uharteari esker irakasleek: 

  • Gai zehatzak gela osoarekin landu ditzakete
  • Curriculumeko eskakizunak bete ditzakete
  • Ariketa osagarriak eta gehigarriak esleitu ditzakete
  • Ikasleek aurkituko dituzten ariketen ordena zehaztu dezakete


5.) Trebatzeko gunea

Hemen ikasleek haien trebetasunak hobetzen dituzte eta konfiantza handitzen dute. Trebatzeko gunean ikasleek gai edo trebetasun matematikoak landu ditzakete haiek erabakitzen duten moduan.

Ikasleek praktikatu nahi duten trebetasuna aukeratu eta lanean hasten dira. Adibidez,  hirugarren mailako ikasle batek zatikiak praktikatu nahi ditu. Trebetasuna hautatu ondoren, jarduerak egiten ditu eta puntuazio orokorra nola handitzen den ikusiko du. Horrek gaia lantzen jarraitzera eta ahalik eta puntuaziorik onena lortzera animatuko du.

6.) Ikasleak motibatzen ditu

Mundu berri eta zirraragarri batean jolasten duten bitartean, Matific-ek berezko motibazioa eta matematikarekiko jarrera positiboak indartzen ditu. Ikasleen aurrerapena saritzen duten eta are gehiago jolastera bultzatzen dituzten konfigurazio berriak ere baditugu!

Ikasleak haien pertsonaiak pertsonalizatzeko aukerak desblokeatzen saiatzen diren heinean, motibazioa areagotu egiten da. Biltzen dituzten artikulu berriek eta eguneraketek ere, ikasleei haien aurrerapenak goraipatzen laguntzen die.

Ikasleak ahalegintzeko, sari-sistema bat sartu dugu. Bestela esanda, ikasle bat zenbat eta gehiago ahalegindu, orduan eta hobea izango da saria. Hiru mailetako sariak daude eta ikasleek ariketak errepika ditzakete maila altueneko saria lortzeko.

Beste ezaugarri oso interesgarri bat ""abentura liburua"" da. Ikasle bakoitzaren ahalegin eta lorpenenak gordetzen ditu Matific pertsonaia zoragarriekin batera. Liburuak, ikasleak, uharte ezberdinetako txoko guztiak arakatzera eta sekretu guztiak aurkitzera animatzen ditu.

7.) Irakasleentzako plataforma eta Familien gunea

Irakasleek eta familiek ezagutzen duten plataforma bera izango dute ikasleak ikaskuntza-esperientzia berri batean gidatzen dituzten bitartean. Txostenak eta ikasleen aurrerapenak erraz eskuratu eta jarraitu daitezke. Gainera, eguneraketak automatikoki bidaliko ditugu.

Ikasleek Matific-ek ikasleentzako esperientzia berriak eskaintzen dituen ikaskuntza-aukera guztiak aprobetxatzen dituztela ikusteko irrikitan gaude!

Prest al zaude zure seme-alabari edo zure gelari Matific magiaren bidez matematika lantzen laguntzeko? Erregistra zaitez doako proba baterako gaur!

Si tiene alguna duda, puede leer nuestras preguntas frecuentes o comunicarse con nuestro equipo de atención al cliente.

video