None

PROGRAMAZIOA

Funtzionalitate berri bat laster argitaratuko da.

Azken urtetan, irakasleek ariketak programatzeko, epemuga ezartzeko, asteka antolatutako ariketak ikusteko eta ariketen esleipena blokean editatzeko aukera izanteko hobekuntza asko egin dira.

Mundu osoko irakasleekin elkarlanean, irakasle zein administratzaileentzat oso lagungarriak diren funtzionalitate batzuk hobetu ditugu:

  • Gela batetik bestera ariketak kopiatu
  • Programazio bat sortu eta beste irakasle batekin partekatu.
  • Beste ikasturte bateko programazio berrerabili.
  • Ikasturte osorako ariketak esleitu.

Hori guztia eta askoz gehiago funtzionalitate berriari esker posiblea izango da.

 

Erabilera

Gela batetik bestera kopiatu

Gela bati esleitutako ariketa guztiak "programazio" gisa gorde daitezke. Programazio hori gorde ondoren, beste gela batera gehitu daiteke.

Maila berean matematikako hainbat gelatan eskolak ematen dituzten irakasleentzat funtzionalitate hau oso lagungarria da, gela guztietan ariketak esleitzeko orduan denbora gutxiago erabili beharko duelako.

  • Gela batean ariketak esleitu
  • Programazioa gorde
  • Gela aldatu
  • Programazioa gehitu

Hau hainbat aldiz egin daiteke. Aste bat lehenago esleitzen dituzten irakasleek astero kopiatu dezakete programazioa, edo maizago, nahi izanez gero.

Programazio bat gehitu ondoren, irakasleek aldaketak egin ditzakete eta ariketak pertsonalizatu, jatorrizko programazioan eraginik izan gabe. Hori edozein ariketekin egin daiteke.

 

Programazioa partekatu

Erabiltzaile askorentzat ariketak hainbat gelarako sinkronizatzea helburu garrantzitsua da. Funtzionalitate hau ere lagungarria izango da Matific-ekin lan egitera ohituta dauden eta beste irakasle batzuei lagundu nahi dieten irakasle askorentzat ere.

Edozein programazio gorde ondoren, klik bakar batean "partekatu" esteka sortzen da. Beste irakasle batek estekan klik egiten duenean, programazioa bere gelan kargatzeko eskatuko zaio. Onartu ondoren, ariketak bere gelari esleituko zaizkio.


Aurreko ikasturteko programazioa berrerabili

Irakasleek aurreko ikasturteetako programazioak berrerabil ditzakete. Ikasturte amaierako programazioa gorde eta hurrengo ikasturtearen hasieran gela berrian kargatu besterik ez dute egin behar.

 

Programazioa gehitu

Matific-ek programazio "aurredefinitu" bat sortu du ikasturte bakoitzeko curriculum eta testuliburu bakoitzerako. Ikasturte osoko lana zuk esleitu beharrean, aurrez ezarritako doikuntza horietako bat aukeratu eta zure gelarako kargatu dezakezu. Horrela, zure gelako ikasleek lana esleituta izango dute.

Programazio hori oinarritzat hartuta, nahi adina aldaketa egin daitezke, baita bertsio pertsonalizatua gorde eta partekatu ere. Horrek irakasle askori ariketak azkar eta erraz esleitzen lagunduko die.

 

Programazioa

Programazioak egiteko modu berria abiarazteak ""Plangintza didaktikoa"" funtzioa desagertzea ekarriko du.
 

"Plangintza didaktikoa" aktibatuta duten geletan lana ez da galduko. Egindako plangintzan esleituta dauden ariketak automatikoki programazioan bihurtuko dira.

Irakasle moduan saioa hasten ez baduzu, ez duzu ezberdintasunik nabarituko. Plangintza didaktikoan zeuden ariketak, orain, esleitutako ariketen zerrendan asteka ordenatuta agertuko dira.

Irakasle gisa saioa hasten baduzu, ez duzu "Plangintza didaktikoa" atalean sartzeko aukerarik izango. Horren ordez, programatuta zenituen ariketak Ariketak - Esleitutako ariketak atalean  aurkituko dituzu. 

Jar zaitez gurekin harremanetan edozein zalantza argitzeko.

Funtzionalitate berri honek egiten zenuen gauza bera denbora gutxiagoan egiten lagunduko zaitu eta asteko programazioak zure gelen eta beste irakasle batzuen artean partekatzeko aukera emango dizu.

Funtzionalitate hau zer iruditzen zaizun jakitea gustatuko litzaiguke. Zure iritzia bidali.