Hezkuntzak duen eraginari esker, ikasleen bizitza aldatu

Matific-ek teknologia erabiliz mundu osoko ikasle guztiek arrakasta akademikoa lortzeko oinarriak eraikitzea du helburu.

The Banner
  • Bilioi 1 baino gehiago

    galdera erantzunda

  • 50 milioi baino gehiago

    ikasle zoriontsu

  • 1000 baino gehiago

    ariketa motibagarri

  • 100%

    Curriculumera egokituta

  • 800 baino gehiago

    Testuliburu

  • 120 baino gehiago

    Herrialdeak

  • 40 baino gehiago

    Hizkuntza

Gure balioak

Hezkuntzak bizitzak hobetzen ditu.

Zenbat eta lehenago hasi, orduan eta handiagoa izango da gure eragina.

Hezkuntzak ikasleei haien bizitzaren kontrola ematen die.

Publiko zabalago batentzat produktu on bat sortu, gure eragin globala maximizatzeko.

Teknologiari esker, mundu osoan zehar kalitatezko hezkuntza eskaini dezakegu.

Adin guztietako ikasleek gehiago ikasten dute material interesgarri eta motibagarriekin lanean ari direnean.

Image
Image
Image
Image

Matific-en historia

Matific herrialde guztietako ikasle guztiei ahalik eta kalitate oneneko esperientzia matematikoa eskaintzeko sortu zen. Hori lortzeko, matematika lantzeko plataforma dibertigarri eta erakargarri bat sortu genuen.

2012

Matific hezkuntzan, jokoetan eta IKTetan liderrak diren adituek sortzen dute, matematikaren irakaskuntzak Lehen Hezkuntzan dituen erronkei aurre egiteko helburuarekin.

2013

Matific-ek Estatu Batuetako Oinarrizko Estandarekin lerrokatutako 140 ariketa sortzeko lehenengo kontratu garrantzitsua sinatzen du

2019

Matific 30 hizkuntzatan eskuragarri dago. Hilean 70 milioi ariketa matematiko inguru ebazten dira

2021

Ikasleentzako plataforma berria aurkezten da. Matific 120 herrialde baino gehiagotan erabiltzen da eta hilean 175 milioi ariketa matematiko ebazten dira.

2022

Matific Asia-Pazifiko eskualdeko Oxford University Press eta Marshall Cavendish-ekin lankidetzan aritzen da eskualdean matematika ikasteko irtenbide berritzailea emateko.

2023

Matific Heinemann-ekin AEBetan eta Pearson-ekin Kanadan bat egiten du, nazio osoko Lehen Hezkuntzarako matematika-soluzio interaktibo eta erakargarriak eskainiz.

2024

Matificek orain Lehen Hezkuntzatik aurrerako mailetarako curriculumarekin lerrokaturiko edukiak eskaintzen ditu.

Image
Image

Helburua

Matific-ek ikasleen ikasteko modua aldatzea du helburu eta ez bakarrik matematikan. Eskaintzen dugun edukia hazten doan bitartean, gure printzipio pedagogikoak beti izango dira egiten dugunaren erdigunea.

Lortutako helburuak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako matematika plataforma bat sortzea

Lortutako helburuak

Produktua itzuli eta 60 herrialde baino gehiagotan lokalizatu

Lortutako helburuak

Gure plataforma familiei zabaltzea baliabide moduan erabiltzeko

Lortutako helburuak

Lehen Hezkuntzatik aurrerako mailetarako edukia eskaini

Gure plataforma STEM eta beste maila batzuetan matematika lantzeko erabiltzea

A chart

Egin ditzagun gauzak elkarrekin. Bat egin gure taldereakin

Non gaude?

Bulegoak hainbat herrialdetan dituen mundu-mailako enpresa bat gara

A Map

Norekin egiten dugu lan?

Matific v4.39.1