Matific Pedagogia

Matific-en ikuspegia herrialde guztietako haurrei ahalik eta kalitate handieneko esperientzia matematikoa eskaintzea da gure oinarri pedagogikoak beti kontuan hartuta. Plataforma matematikaren ulermen kontzeptual sakona eraikitzen duen pedagogia zorrotz batean oinarritzen da.

Gure 5 puntuko oinarri pedagogikoak, Matific-en kontseilu akademikoa, hauek dira:

  1. Kontzeptuen ulermena

    Matematiken oinarriak ulertzea, prozedura eta formuletatik harago joanez.

  2. Kontzeptuen ulermena bakarkako elementuak gai espezifiko baten ulermen holistikoarekin lotzea da. Hau da, erantzun baten zergatia aurkitzea.

    Kontzeptuen ulermenaren garapena bost oinarri hauetan oinarritzen da.

    Konkretutik abstraktura

    Matematikak abstraktuak dira eta kontzeptuen ulermena garatzeko eta abstrakzio-maila guztiak zeharkatu behar duitugu, konkretuenetatik abstraktueneraino. Matific ariketetan haurrak matematikaren irudikapen erreal eta konkretuetatik abiatzen dira, sinbolismoa zeharkatuz eta abstrakzio maila handiagoa eskatzen duten ariketak ebaztera iritsi arte. Progresio horrek haurrek prozeduraren esanahia ulertzen dutela eta ez direla buruz ikastera mugatzen bermatzen du.

    Metafora anitzen beharra

    Kontzeptu matematiko bat irakasteko eta benetako ulermena bermatzeko, metafora anitz erabili behar dira. Horiei esker, haurrei eredu matematikoak aurkitzen eta orokortzen laguntzen diegu buruketen aurrean aukera egokiena hautatzeko.

    Oinarriak finkatu

    Irakaskuntza formalaren aurretik oinarriak finkatzeari garrantzi handia ematen diogu. Ahal den guztietan, kontzeptu baten aldaera intuitiboagoak erakusten saiatzen gara, haurrei kontzeptu horren oinarria ulertzen laguntzeko. Horrek haurraren konfiantza indartzen du, buruketak konpontzeko gaitasuna sustatzen du eta matematikarekiko izan dezakeen antsietateari aurre egiten laguntzen dio.

    Gaien artean loturak egitea

    Matematika liburuek eta curriculumek eduki multzoak sailkatzen dituzte. Gaien sailkapen horrek ikaskuntzaren progresioa eraikitzen laguntzen du, baina ezin da ahaztu kontzeptuak elkarri lotuta daudela eta gaiak ez daudela isolatuta. Matific-ek gaien arteko interkonexioa sustatzen du ulermen sakona garatzeko.

    Feedback esanguratsuak

    Matific-ek 3 urratseko sekuentzia erabiltzen du erantzun okerrekin, beharrezkoa den momentuetan laguntza eskainiz eta haurrak akatsak berrikustera eta berriro saiatzera animatuz. Iradokizun ilustratuak ematen dira eta, beharrezkoa bada, arazo bat konpontzeko behar diren urratsak ere ematen dira. Horrela, haurrek ariketak ebazteko behar dituzten baliabideak jasotzen dituzte.

  1. Pentsamendu kritikoa

    Ariketak ebazteko eta jakin-mina sustatzeko trebetasunak garatzen ditu, ikasleak esperimentatzera animatuz.

  2. Matific-ek pentsamendu kritikoa sustatzen du, haurrak definizioak eta ondorioak zalantzan jartzera animatuz. "Zergatik gertatzen da?" edo "Zer behar da adierazpen hau egiteko?"... bezalako galderak argitzera bultzatzen ditu, arauak hausnarketarik egin gabe onartu beharrean.

    Pentsamendu kritikorako gaitasunak eraikitzen ditugu, hauetan oinarrituta:

    Ariketak ebazteko gaitasunak garatzea

    Ariketak ebaztea matematiken muina da. Mundu osoko curriculumetan agertzen da, baina ez da lan erraza, erronkaren eta frustrazioaren artean lerro fin bat baitago. Matific ariketak haurrak ariketa berriak ulertzeko eta horiek konpontzeko modu berriak aurkitzeko, batez ere algoritmo argirik ez dagoenean, diseinatuta daude.

    Ardura sustatzea

    Norberaren burua kontrolatzeko eta ulertzeko gaitasuna funtsezkoa da haurraren ikasketa prozesua garatzeko. Matific-ek haurrei inguru bat ematen die, haien akatsak ulertzeko, hau da, nola eta non okertu diren aztertzeko.

    Matematika-komunitatearekin identifikatzea

    Komunitate matematikoa nahiko abstraktua izan daiteke haurren eguneroko bizitzarekin konparatuta. Horregatik, Matific-ek ingurune bat sortu du non haurrak eroso sentitzen diren galderak eginez, erabakiak hartuz eta batez ere matematika garatuz.

    Estrategia anitz, ebazpen anitz

    Eguneroko bizitzan, arazoek irtenbide ugari dituzte eta gauza bera gertatzen da matematikako ariketekin. Izan ere, estrategia anitzak egotea arazo konplexuen ezaugarri da. Hainbat estrategia eta irtenbide anitz ahalbidetuz, sormena sustatzen da. Matific-ek ariketak erantzun anitzekin aurkezten ditu eta haurrei aukera ematen die ezagutza erakusteko, haien ondorioetara iristeko eta ariketak hobeto ulertzeko.

  1. Testuinguru esanguratsua

    Matematikak testuinguru naturaletan eta eguneroko bizitza errealeko arazoetan dago.

  2. Haurrei aukera ematen diegu hainbat kontzeptu matematikoen garrantzia sentitzeko, matematika testuinguru errealetan eta hurbilekoetan lantzeko. Ondorioz, gero eta abstrakzio handiagoak lantzen dira eta haurrak seguruago sentitzen dira.

    Haurren garrantzia

    Haurren garrantzia nabarmentzea funtsezkoa da matematikan konpromisoa eta etengabeko motibazioa ziurtatzeko. Askotan, matematika oso abstraktoa eta haurren eguneroko bizitzatik urrun aurkezten da. Matific-ek haurrentzako eduki hurbila eta interesgarria eskaintzen du. Edukiek ikusten dituzten filmekin, jolasten duten jolasekin edo inguratzen dituen munduarekin zerikusia dute. Beraz, matematikak esanguratsuak dira haien eguneroko bizitzarako.

    Errealitatera egokituta

    Matific ariketetan intuizioa kontzeptuetara aplikatzea funtsezko da. Hori egiteko modurik onena haurrek benetako esperientziei esker duten intuizioan konfiantza izatea da. Beraz, Matific ariketak kontu handiz diseinatu eta hautatu dira, haurrek hainbat egoeratan ideia berriak ikas, gara eta finka ditzaten.

    Feedback intrintsekoa

    Hezkuntzan feedbacka kanpoko elementu bat izan ohi da, haurrari "oker zaude" esaten diona, testuinguru esanguratsurik eman gabe. Matific-ek, ostera, feedbacka intrintsekoa eskaintzen du. Haurrak jasotzen dituen iruzkinak, zuzenean haren ekintzetatik eratortzen dira eta ez dira kanpokoak.

  1. Ikaskuntza pertsonalizatua

    Galdera moldagarriak eta esperientzia desberdinetara egokituak, ikasle bakoitzak aurrera egiteko.

  2. Haur bakoitzak modu eta erritmo bakarrean ikasten du. Beraz, laguntza egokia une aproposan jasotzeak, haur bakoitzak, bere ikaskuntza-prozesua indartzea lortzen dugu. Haurrak beren ikaskuntzaz arduratzeko gai den ikaskuntza-ingurune bat eskaintze da, ondorioz, independentzia sustatzeaz gain, haurrek galdera bakoitzari hobeto egokitzen den aukera lortzen dutela ere ziurtatzen dugu.

    Bidai pertsonalizatuak

    Matific ariketak kontu handiz diseinatu dira, haurrek haien erritmoan eta moduan egin ahal izanteko. Horrek esan nahi du, haurrei arintasuna praktikatzeko eskatzen ez badazaie behintzat, ez dagoela denbora-mugarik. Horrela, haurrek ariketa bat nahi adina aldiz egiteko aukera izango ditu.

    Gela anitzak

    Gelako ikasle guztien beharrei erantzuna ematea ez da lan erraza. Matific-ek tresna desberdinak eskaintzen ditu gelako aniztasuna kudeatzeko eta ikasle bakoitzari aurrera egiteko aukera emateko.

    Ikaskideen arteko ikaskuntza: Haur batek beste bati zerbait azaltzen dionean, biek ateratzen diote etekina. Batzuetan zaila da helduentzat haurraren zailtasuna ulertzea, oztopo hori aspaldi gainditu duelako. Aldiz, duela gutxi landu duen beste haur batentzat errazagoa izango da bat egitea eta, beraz, laguntzea.

    Ariketa-aldaerak: Haur guztiek ariketa berera jolastu dezakete, baina aurrerapenaren arabera zailtasun-maila desberdinetan. Ariketek itxura bera dute, baina zailtasunean desberdinak dira. irakasleek aldaera desberdinak eslei ditzakete.

    Gehigarria: Asmakizunak, puzzleak eta hamaika jolas eskaintzen ditugu, haurrek nahi adina denbora ikasten eta praktikatzen jarrai dezaten. Curriculumetik kanpoko ariketa hauek aukera ematen diete haur aurreratuei matematikan hobetzen jarraitzeko.

    Curriculumaren zeharkako edukia: Hainbat gaitan interesa duten eta jakin-mina asetzen jarraitu nahi duten haurrek curriculumarekiko eduki gehigarria dute.

    Feedback pertsonalizatuak

    Feedbacka ikaskuntza-prozesuaren oinarrizkoa da, baina feedbacka informazio gutxiegi edo gehiegi izateak ez dio haurrari laguntzen. Beraz, Matific-ek feedback esanguratsu eta pertsonalizatua emateko, haurraren erantzunak erabiltzen ditu.

  1. Berezko motibazioa

    Matematikarekiko motibazioa sustatzen duen ingurune gamifikatua.

  2. Matematika lantzeko eta oinarriak ezartzeko haurrak motibatuta egotea beharrezkoa da. Matific-en haurrak ikasteko eduki dibertigarria eskaintzen dugu. Pertsonaiak, egoerak eta ariketak erakargarriak dira. Esperientziak ere motibagarriak eta esanguratsuak dira eta gure pedagogia beti kontuan izanik.

    Antsietatea murrizten du

    Erantzun bakar bat dagoenean, argi dago erantzun bat okerra denean. Horrek, porrota maila baxu bati lotuta dagoen kultura batekin batera, antsietatea eragin dezake haurrengan.
    Konfiantza funtsezkoa da ikaste-irakaste prozesuan eta Matific-en ingurune ludiko eta seguru bat eskaintzen dugu antsietatea murrizteko.

    Jakin-mina piztea

    Ikasketa esanguratsua bermatzeko, haurren jakin-mina pizteko askatasuna izango duten inguruneak sustatzea alderdi garrantzitsua da. Gainera, haurrei haien prozesuaren kontrola izatea eskaintzen diegu, zer egin eta nola egin erabakitzeko askatasuna emanez. Bestalde, gure ariketak erronka bat badira ere, erakargarriak dira eta haurrek hainbat saiakera egin ditzakete amaierara heldu arte.

    Hutsegiteak prozesuaren parte

    Benetako ikaskuntza erronka bati aurre egiten diogunean bakarrik lortzen da, hainbat aldiz huts egiten dugunean eta azkenean gainditzen dugunean.
    Matific-en haurrak ingurune gamifikatu batean murgiltzen dira non, hutsegiteei garrantzia kenduz, huts egiteko beldurrik ez izatea ziurtatzen dugun. Haurrek, Matific erabiliz, akatsak hobetzeko aukera bat direla eta ikaskuntza-prozesuaren parte direla eta mehatxu bat ez direla ikasten dute.

    Teknologiaren erabilera

    Behar bezala erabiltzen den teknologiak aukera ugari ematen ditu ikaste-irakaste prozesua hobetzeko. Plataforma gehienek lan fitxa digitalizatuak baino ez dituzte eskaintzen, baina Matific harago doa, matematika lantzeko milaka baliabide, laborategi birtualak eta ingurune interaktiboak eskainiz.

    Ikasten ikasi

    Konfuziok zioen bezala, "Entzuten dudana ahaztu egiten dut, ikusten dudana gogoratzen dut, egiten dudana ikasten dut". Gainera, ikerketek erakutsi dute ikaskuntza aktiboa eta praktikoa ikaskuntza pasiboa baino askoz esanguratsuagoa dela.
    Matific-en egiten ikasteko ariketa praktiko eta interaktiboak eskaintzen ditugu.

Honako hauekin integratzen da:

  • Clever Inc teknologia kide azkarra da Matific online matematika baliabideetarako irakasle, ikasle eta eskolentzat
  • Google Ikasgela teknologia kidea Matific online matematika baliabiderako irakasle, ikasle eta eskolentzat
  • Office365 teknologia kidea Matific online matematika baliabiderako irakasle, ikasle eta eskolentzat
Matific v4.39.1